Urrizti apartamentuak bi logela bikoitz ditu, bainugela osoarekin eta sukalde-jangelarekin. Geletako bat mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta dago.
“Orobe” gela:
Gela zabala eta argitsua da, eta komun osoa dauka. Kaletik bertatik sartu daiteke bertara. Honako hauek ditu: oheko eta bainugelako arropa, ile-lehorgailua, doako wifia eta berogailua. Sehaska eskatzeko aukera (ez da estratzat hartzen).
“Ulaiar” gela:
Gela zabala eta argitsua da, komun osoarekin. Honako hauek ditu: oheko eta bainugelako arropa, ile-lehorgailua, doako wifia eta berogailua. Sehaska eskatzeko aukera (ez da estratzat hartzen).
Logela eta komuna erabat egokituta daude mugikortasun urriko pertsonentzat:
- Gela:
- Espazio zabala du oheetako baten ondoan, sarbidea errazteko.
- Armairuak ez du aterik eta tiraderak altuera baxuan daude.
- Bainugela
- Konketa: altuera ezin hobean kokatuta dago, barruko hondo librea du eta ispilua altuera baxuan jar daiteke
- Dutxa: espazio zabala du, oztoporik gabea eta irisgarria. Lur arraseko dutxa-platoa, helduleku finkoa eta bainurako aulkia.
- Komuna: helduleku horizontalak ditu bi aldeetan, bata finkoa eta bestea eraisgarria..
Sukalde-jangela:
Sukaldea guztiz hornituta dago hozkailu-izozkailuarekin, mikrouhin-labearekin, garbigailu-lehorgailuarekin eta ontzi-garbigailuarekin. Horrez gain, biltegiratzeko eremu zabala du.
Horrez gain, sukaldea, kafe-makina, telebista, doako wi-fia eta berogailua daude.
Jantokian mahai bat dago, gehienez ere sei mahaikiderentzat, eta sofa-ohe bat, hiru plazatakoa.