Gela zabala eta argitsua da, bainugela osoarekin. Honako hauek ditu: oheko eta bainugelako arropa, ile-lehorgailua, doako wifia eta berogailua.
Sehaska eskatzeko aukera (ez da estratzat hartzen).
Logela eta komuna erabat egokituta daude mugikortasun urriko pertsonentzat:
- Gela:
- Espazio zabala du oheetako baten ondoan, sarbidea errazteko.
- Armairuak ez du aterik eta tiraderak altuera baxuan daude.
- Komuna
- Konketa: altuera egokian dago kokatuta, barruko hondo librea du eta ispilua altuera baxuan jar daiteke.
- Dutxa: espazio zabala du, oztoporik gabea eta irisgarria da.Lur arraseko dutxa-platoa, helduleku finkoa eta bainurako aulkia.
- Komuna: helduleku horizontalak ditu bi aldeetan, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
Sukaldea guztiz hornituta dago hozkailuarekin, mikrouhin-labearekin, garbigailu-lehorgailuarekin eta ontzi-garbigailuarekin. Horrez gain, sukaldea, telebista, doako wi-fia eta berogailua ere badaude.
Mahai bat, gehienez ere sei mahaikiderentzat, eta sofa-ohea.