Natura
SAKANA, HARITZEN LURRALDEA IBILBIDEA
Zailtasun txikiko ibilaldi tematikoa da, 1,10 km-ko distantziakoa. Abiapuntua Altsasuko Dantzalekuko kirol-gunea da eta 40 minutuko iraupena dauka. Informazio-panelez beteta, ehun urtetik gorako haritzetatik itsasontziak eraikitzeko —hala nola San Joan XVI. mendeko baleontzia— ateratzen ziren piezak ikus daitezke.
BARGAGAINGO GURUTZEA EDO TONTORRAUNDI
Bargagaingo gurutzea Urbasa mendiaren gailurrean dago, Burunda ibarraren gainean. Bertatik Altsasuko komunikazio-korapilo garrantzitsua ikusten da. Tontorrean burdinazko gurutze handi bat dago, Altsasuko FASA galdategian egina 1960 urtean.
Bargagainerako igoera uztailean egiten da, Erkudengo erromeria egin eta hurrengo asteburuan.
URDALURREKO URTEGIA
Urdalurreko urtegia 1986ko otsailean mustu zen. Altzaniako mendietatik jaisten den urak betetzen du urtegia, eta Sakanako herri asko hornitzen ditu. Urtegiaren ingurua ezin hobea da paseatzeko eta paisaia ederraz gozatzeko bertatik Aizkorri mendiaren bista bikainez gozatzeko aukera izango dugulako.
Altsasutik Beasainera doan N-1 errepidetik Otzaurterako bidea hartu behar da iristeko. Bidegurutzetik metro gutxi batzuk egin eta ezkerretara dagoen pista asfaltatu bat hartuko dugu, trenbidearen azpitik igarotzen dena.
URBASA ETA ANDIAKO PARKE NATURALA
Pagadi ikusgarriek lurraldearen zati handi bat estaltzen dute, hagin, ipuru eta pinuekin batera. Txilarrez eta elorriz zipriztindutako larreak daude ere, eta horietan ohikoa da behorrak eta ardiak bazkatzen ikustea.
Urbasan leize eta pitzadura ugari aurki daitezke, eta horregatik da egokia espeleologia maite dutenendako.
Urbasa-Andia mendilerroa parke natural izendatu zuten 1997an, bere ingurumen- eta kultura-balioengatik. Informazio-zentro bat eta erabilera tradizionalen interpretazio-gune bat daude bertan, hainbat ibilbidez gain.
Web-orria: www.parquedeurbasa.es
BERIAIN
Ez dakigu noiz eraiki edo sortu zen San Donatoko baseliza, Beriaingo punturik altuenean —1.494 metrotan— dagoena. Dugun informazio bakarra da 1.642an berreraiki zela lehen aldiz eta garai hartan erromesaldiak eta erromeriak egiten zirela.
Beriainera igotzeko hainbat bide daude. Ezagunenak Unanuakoa eta Uharte Arakilgoa dira. Unanukoa mendizale askok erabiltzen dute, eta Uharte Arakilgoa, berriz, ezaguna da bertan mendi-lasterketa bat egiten delako.
ARALARKO MENDILERROA
Aralar mendilerroa, Nafarroa eta Gipuzkoan zehar zabaltzen dena, mendi ibilaldiak maite dituztenentzako paradisua da denetatik aurkitu daitekeelako: belardiak, pagadiak, leizeak, trikuharriak, kobazuloak…
Hemendik igarotzen da GR20, baita zailtasun-maila desberdinetako hainbat ibilbide ere.